Programaren zerbitzuak
I. ENERGIA-ERAGINKORTASUNA HANDITZEA
Energia aurrezteko plana
Zure kontsumoak aztertuta, energia-eraginkortasuna hobetzeko neurrien inguruko proposamena eta energia berriztagarriak ezar ditzakezun jakiteko azterketa eskuratuko dituzu.
Zertan datza zerbitzua?
Energia-azterketa + Energia-eraginkortasunerako neurrien proposamena + Ezarpena eta jarraipena
Emaitza: energia-kostua murriztea
Iraupena: 2 hilabete (45 orduko aholkularitza + hileko jarraipena)
II. KARBONO-AZTARNAREN MURRIZKETA
Erakundearen karbono-aztarnaren kalkulua 1+2 irismena eta murrizketa-plana
Erregaien eta beste energia-mota batzuen kontsumoagatik urtero isurtzen dituzun CO2 tonen kalkulua jasoko duzu, baita isurketak murrizteko ekintzen proposamena ere.
Zertan datza zerbitzua?
Datuak biltzea + Kalkulua eta ekintzen proposamena + Ezarpena eta jarraipena
Emaitza: aztarna MITECOn erregistratzea eta ingurumen-konpromisoaren bereizgarri ofiziala jasotzea
Iraupena: 2 hilabete (22 orduko aholkularitza + hileko jarraipena)
III. INGURUMEN-ARAUDIRA EGOKITZEA
Ingurumen-legeriara egokitzeko plana
Ingurumenaren alorreko lege berriak ezagutuko dituzu, eta zure enpresa-jarduna indarreko araudira egokitzeko plan bat eskuratuko duzu: jasangarritasun energetikoa, ontziak eta ontzien hondakinak, industria-isurtzeak, ekodiseinua…
Zertan datza zerbitzua?
Diagnostikoa + Egokitzapen plana + Ezarpena eta jarraipena
Emaitza: ingurumen-araudia betetzea eta negozio-aukera berriak detektatzea
Iraupena: hilabete 1 (20 orduko aholkularitza + hileko jarraipena)
IV. HONDAKINEN KUDEAKETA ETA BALORIZAZIOA
Helburua: 0 hondakin
Zure materialen kudeaketa optimizatuko duzu sortzen dituzun hondakinen bolumena eta kostua murrizteko, eta horrekin lotutako negozio-aukerak identifikatuko dituzu.
Zertan datza zerbitzua?
Azterketa + Hondakinak optimizatzeko plana + Ezarpena eta jarraipena
Emaitza: hondakinak eta kostuak gutxitzea eta hondakinen tratamendua optimizatzea
Iraupena: 2 hilabete (25 orduko aholkularitza + hileko jarraipena)
+Zerbitzu osagarria
Argindarraren eta beste erregai batzuen kontratuaren tarifak optimizatzea.
1,5 ordu enpresa bakoitzeko
Programan parte hartu nahi duzu?
Eskatu orain zerbitzuak!
Zerbitzuak eskatzeko epea maiatzaren 3ra arte egongo da zabalik
Eibarko udalak
sustatutako programa